Zumadi ikastetxerako garbitzaile bat kontratatuko du Amezketako Udalak

Ataria 2025eko otsailaren 19a

Amezketako Zumadi ikastetxea.

Aldi baterako lan kontratua izango da, eta lehiaketa bidez aukeratuko dute langilea.

Amezketako Udalak hautaketa-prozesu bat jarri du martxan Zumadi eskolarako garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko. Lehiaketa bidez aukeratuko dute langilea, eta lanpostura aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost lanegunekoa izango da.

Interesa dutenek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte Amezketako Udaleko Erregistro Orokorrean edo posta bidez; eta behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda udalaren webgunean argitaratuko da.

Hautagaiek informazio gehiago jaso dezakete Amezketako Udalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!