Gimnasioko bazkideentzat bilera egingo dute

Ataria 2025eko otsailaren 13a

Amezketako gimnasioaren artxibo irudia.

Pernando Amezketarra kultur etxeko lehen solairuan egingo dute bilera, 19:00etan. Zerbitzuaren inguruko beharrak eta proposamenak landuko dituzte, besteak beste.

Amezketako Udalak bilera bat egingo du datorren asteko ostegunean, otsailaren 20an, gimnasioko bazkideentzat. Bertako aparailu eta makina berrien inguruan hitz egingo dute eta, era berean, aukera zabalduko dute iritziak eta proposamenak aurkezteko ere.

Pernando Amezketarra kultur etxeko lehen solairuan —erretiratuen txokoan— izango da hitzordua, eta 19:00etan hasiko dute. Udalak nabarmendu du garrantzitsua dela bazkide guztien parte hartzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!