Jokin Altunak Asperekin duen kontratua berritu du, 2031ko martxoaren 31ra arte. Aspek nabarmendu duenez, Altuna III.ak du, une honetan kontraturik luzeena, enpresarekin. Altunak Buruz Buruko hiru txapela ditu, Lau t'erdiko lau eta Binakako Txapelketako bat irabazia du. Amezketarrak 29 urte beteko ditu martxoan.
Kontratuaren luzapena 2023ko apirilean gauzatu zen, eta orain eman da jakitera.