Sahararrei bidaltzeko janaria biltzen ari dira Amezketan

Ataria 2025eko urtarrilaren 30a

Janaria biltzeko postu bat, eskualdean.

Zumadi ikastetxean eta udaletxean ari dira janaria biltzen. Gaurtik aurrera eraman daitezke elikagaiak eta otsailaren 7a, datorren asteko ostirala, izango da horretarako azken eguna.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta, sahararrei bidaltzeko janaria biltzen ari dira Amezketan. Zumadi ikastetxean eta udaletxean ari dira elikagaiak jasotzen, eta gaurtik otsailaren 7ra —datorren asteko ostiralera— eman daiteke janaria.

Bilketara hainbat elikagai eraman daitezke, horien artean, lekaleak (saihestu kristalezko ontziak), hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa. Eta janariaz gain, materiala ere jasotzen dute, besteak beste, konpresak, haurrentzat eta helduentzako fardelak eta eskola materiala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!