Mugikorren estaldurarekin lotutako arazoak identifikatu nahi dituzte

Ataria 2025eko urtarrilaren 30a

Amezketako Udalak adierazi du hainbat herritarrek estaldura-arazoak izan dituztela, eta informazioa bildu nahi duela.

Hainbat herritarrek telefono mugikorren estaldurarekin arazoak izan dituztela jakin du Amezketako Udalak eta arazoa zehazki identifikatzeko lanean hasi da: «Azkenaldian hainbat herritan estaldura arazoak daudela jaso da, eta arazo horiei aurre egiteko, ezinbestekoa da herritarren ekarpena».

Horretarako, herritarrak gonbidatu ditu arazoak izan ohi dituzten herriko eremuak adieraztera eta, zentzu berean, arazo horien deskribapen labur bat ematera. Azaldu dutenez, biltzen duten informazioa eskualde mailako lanketa baterako erabiliko dute, betiere helburua izanik arazoak konpontzen saiatzea.

Datuak emateko udaleko telefono-zenbakira deitzeko adierazi dute: 943 65 31 89.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!