Gaurtik itxita egongo da Bartolome Deunaren kaleko zati bat

Ataria 2025eko urtarrilaren 27a

Amezketako saneamendu lanen irudi bat, joan den azaroan. N. ROLDAN DE ARANGUIZ

15. eta 19. zenbakien artean egingo dituzte lanak eta, ondorioz, itxita egongo da kalea Bionetxetik Laubide etxeen artean, bi norabideetan, eta garajeetako erabiltzaileentzat izan ezik.

Gaurtik aurrera Bartolome Deunaren kaleko 15. eta 19. zenbakien artean egingo dituzte saneamendu lanak eta, hori dela eta, itxita egongo da kalea Bionetxetik Laubide etxera bitarte, bi norabideetan, eta garajeetako erabiltzaileentzat izan ezik.

Makina 15. zenbakiaren parean hasi eta biribilguneraino (Abaltzisketako bidegurutzea) ariko da lanean. Udaletik jakinarazi dute leku horretatik pasatzeko lekua oso txikia izango dela, eta ahaleginduko direla etxebizitza horietan bizi diren bizilagunei pasabidea errazten.

Aldaketak autobus zerbitzuan
Lanek irauten duten bitartean ez da erabilgarri egongo autobusaren ohiko geltokia. Hori horrela, autobusak bi geltoki izango ditu herrigunean: herri sarrerako biribilgunean eta paper lantegiko bidegurutzean.

Herritarrei «pazientzia» eskatu die Amezketako Udalak, lan guztia «amezketarren onerako» izango dela-eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!