Aitor Galarza 23 urteko futbolari amezketarrak 2026 urtera arte luzatu du bere hitzarmena Eibar klubarekin. Eibar B taldean jokatzen du aurrelariak eta denboraldi honetan 11 gol sartu ditu 17 partidetan bigarren taldearekin. Lehen taldeko dinamiketan ohikoa izaten ari da amezketarra, eta aurreko larunbatean debuta egin zuen lehen taldearekin, bigarren mailan, Albaceteren aurka. Bere gaitasunen zertzeladak erakutsi zituen partida horretan Galarzak.
Galarza 2022/2023 denboraldian iritsi zen Eibar Urko taldera, Tolosa CF klubetik. Bere errendimendu handiak segituan bigarren taldeko ateak ireki zizkion, eta 2. RFEF mailara igotzeko bidean oso garrantzitsua izan zen bere ekarpena. 15 gol sartu ondoren, 2023/2024 denboraldiko 3. RFEF mailako IV. Multzoko jokalari onena izendatu zuten AFE sarietan.
Argazkiak: SD EIBAR
