Urtarrilaren 30ean hasiko du aurtengo jarduna Amezketako irakurle taldeak

Ataria 2025eko urtarrilaren 22a

Iñaki Petxarroman kazetari eta idazlearen Lehendakariaren alaba eleberria landuko dute lehen bileran; bertan izango da egilea ere.

Aurtengo jarduna urtarrilaren 30ean hasiko du Amezketako irakurle taldeak. Denboraldi honetako lehen gonbidatua Iñaki Petxarroman kazetari, idazle eta bertsolaria izango dute, haren Lehendakariaren alaba eleberria landuko baitute.

Pernando Amezketarra kultur etxean egingo dute saioa eta 19:00etan hasiko da. Antolatzaileek bertaratzera gonbidatu dituzte interesa duten herritar guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!