Hilerriko pareta konpondu dute

Ataria 2025eko urtarrilaren 15a

Ura drainatzeko beharrezko lanak egin eta nitxoen eta pareta berriaren arteko eremuak irekita utzi dituzte oraingoz.

Duela hilabete batzuk Amezketako Udaletik ohartu ziren hilerriaren azpialdeko pareta «mugitzen» ari zela eta esku hartu ezean «zerbait larria» gertatzeko arriskua ikusi zuten. Gauzak honela, pareta zaharra kendu eta eremua saneatu ondoren, ura drainatzeko beharrezko lanak egin dituzte. Pareta berria eraiki ostean, pintaketa lanak egin dituzte. Nitxoen eta pareta berriaren arteko eremuak irekita utzi dituzte, udal langileak bertara sartzea ahalbidetu eta etorkizunean arazo berdina sor ez dadin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!