Sanemandu-lanak berriro martxan jarri dituzte

Ataria 2025eko urtarrilaren 8a

Eguberrietan zehar eten dituzten saneamendu-lanak atzera martxan jarri dituzte. Ondorioz, hainbat aparkaleku ezingo dira erabili eta, horregatik, autoak plazan aparkatzeko baimena eman du udalak.

Berriro jarri dituzte martxan saneamendu lanak eta, ondorioz, Estanko etxe ondoko hainbat aparkaleku erabilezin geratuko dira behin-behinean. Eguberrietan eten egin zituzten saneamendu lanak eta horregatik egon dira hainbat egunez aparkalekuak erabilgarri.

Aparkatzeko lekuak gutxitu direnez, Amezketako Udalak plazan aparkatzeko baimena zabaldu du berriro «erraztasunak» emateko. Era berean, ordea, gogorarazi dute ostiral arratsaldeetan frontoiaren aldeko eremua libre utzi behar dela, azokako postuak jartzeko lekua behar dela eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!