Bigarren itzuliari garaipenarekin ekin dio Jokin Altunak

Ataria 2025eko urtarrilaren 4a

Amorebietan jokatu zen zortzigarren jardunaldiko lehen partida. Altuna III-Arangurenek 22-12 irabazi zien Peio Etxeberria-Martijari. Hauek garaipenik gabe jarraitzen dute binakako txapelketan.

Txapelketako hirugarren garaipena lortu zuen atzo Altuna III-Aranguren bikoteak. 16 tanto egin zituzten gorriek, lau pilota galduz. Urdinek 8 tanto eta 6 kale pilatu zituzten.

Jardunaldiko bigarren partida gaur jokatuko da Bilbon, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaletaren artekoa.

Bihar, Tolosako Beotibarren

Tolosako Beotibarren profesionalen partidak jokatuko dira bihar, 17:00etatik aurrera. Lehen partidan Agirre-Ugartemendiak eta Larrazabal-Salaverri II.ak jokatuko dute, promozio mailako txapelketako lehia. Ondoren, estelarrean, Jaka-Imaz eta Peña II-Albisu izango dira.

Senar Artolaren ordez

Iñaki Artolak berriro ere kale egingo du eta bere lekua Senar ataundarrak hartuko du astelehenean. Laso-Iztueta izango dituzte aurkari Eibarren, Senarrek eta Mariezkurrena II.ak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!