Gimnasioko eta rokodromoko bazkide zerrendak eguneratuko dituzte

Ataria 2024ko abenduaren 23a

Datorren urtean bazkide izateari utzi nahi dionak giltza udaletxean utzi beharko du, urtarrilaren 10a baino lehen.

Amezketako gimnasioan eta rokodromoan bazkideen zerrendak eguneratuko dituzte asteotan. Hori horrela, 2025ean bazkide izateari utzi nahi dionak giltza udaletxean utzi beharko du, urtarrilaren 10a baino lehen. Kontrara, bazkide izaten jarraitu nahi duenak dagokion kuota ordaindu beharko du, eta urtarrilaren 31 izango da horretarako azken eguna.

Orain arte bazkide izan ez direnek eta izena eman nahi dutenek, berriz, udal bulegoetan eman beharko dute izena.

Prezioak eta kuotak

Gimnasioaren 2025eko prezioari dagokionez, kuota aldatu egiten da adinaren eta hilabete kopuruaren arabera.

  • Amezketan erroldatuta daudenak:
    • 16 eta 65 urte artean dituztenek:
      • Urte osoa: 85€
      • Hiruhileko bakoitza: 35€
    • 65 urtetik gora dituztenek:
      • Urte osoa: 55€
      • Hiruhileko bakoitza: 25€
  • Amezketan erroldatuta ez daudenak:
    • Urte osoa: 160€
    • Hiruhileko bakoitza: 50€

Eta rokodromoan ere eragiten du harpidetzaren iraupenak; kasu honetan ere 16 urte dira erabiltzeko gutxieneko adina, baina ez dago adinaren araberako hobaririk.

  • Amezketan erroldatuta daudenak:
    • Urte osoa: 40€
    • Hiruhileko bakoitza: 15€
  • Amezketan erroldatuta ez daudenak:
    • Urte osoa: 80€
    • Hiruhileko bakoitza: 30€

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!