Plazan ezingo da aparkatu Gabonak bukatu arte

Ataria 2024ko abenduaren 23a

Herriko saneamendu-lanak eten egingo dituzte Eguberrietan zehar. Ondorioz, berriro erabilgarri geratuko dira aparkalekuak eta horregatik ezingo da aparkatu plazan.

Amezketako saneamendu-lanak eten egingo dituzte Gabonetan zehar. Datozen asteetan errepidea mozteari utziko diote eta, ondorioz, inguruko aparkalekuak berriro erabilgarri jarriko dira. Hori dela eta, ezingo da plazan aparkatu gaurtik hasi eta Gabonak bukatu arte.

Lanak berriro martxan jartzen dituztenean, errepidea berriro moztuko dute eta aparkalekuak okupatu beharko dira. Orduan, berriro zabalduko da plazan aparkatzeko aukera, salbuespenez.

Bestalde, Amezketako Udaletik gogorarazi dute ostiral arratsaldeetan ere ezin dela aparkatu plazako frontoiaren aldean, ostiraleroko azoka dela eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!