Olentzero eta Mari Domingi goiztiarrak

Ataria 2024ko abe. 22a, 11:15

Goiztiar iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi hainbat tokira. Esaterako, Santo Tomas egunarekin aurkeztu dira Gabonetako pertsonaiak Amezketako Ugarte auzoan, Aralartik jaitsita. Hurrengo egunetan, 24an bereziki, eskualdeko beste herri askotan egingo dute sartu-irtena, txikienen gozamenerako.

Ugarteko frontoian zain ziren inguruko haurrak, asko artzai-andre jantzietan murgilduta, ilusioa eta urduritasuna aurpegietan. Gaztaina erreak, salda eta txorizo mokaduak ez ziren falta izan Olentzero eta Mari Domingiren zain egon bitartean.

Olentzero eta Mari Domingi lagunduz musikariak ere iritsi ziren: trikitilariak, akordeoi jotzaileak eta pandero jotzaileak. Eta umeak eztarriak bero, abestu egin zieten Mari Domingiri lehenik, eta Olentzerori jarraian. Azkenik, haurrak banan-banan protagonistengana gerturatu, eurekin hitz egin, argazkiak atera, gutunak eman eta gozokiak jaso zituzten.

Orain, gutxiago geratzen da abenduaren 24ko gau magikorako.

Hurrengo egunetako hitzorduak

Herri batzuetan Olentzero izango dute bisitan, beste batzuetan Olentzero eta Mari Domingi bikotea, beste zenbaitetan kantari bilduko dira... Edonola ere, Gabonei ihes egitea zaila izango da hurrengo egunetan.

  • BERASTEGI. Gabon eskea
    • 09:00. Gabon eskea herrian zehar, Urepelek eta guraso elkarteak antolatuta.
    • 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera plazan.
  • LIZARTZA. Olentzeroren etorrera
    • 09:00. Baserriz baserri kantuan. Joxe Mariko aparkalekuan.
    • 18:00. Olentzeroren etorrera Hostotsa eta Otsolarren partaidetzarekin. Lizartzako zimitorioan.
  • BIDANIA-GOIATZ. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
    • 09:00. Goiazko plazan, kantu-jiraren hasiera.
    • 18:15. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, San Bartolome elizako zimiterioan.
    • Ondoren. Ongi etorria herriko dantzarien eskutik. Jarraian. Gutun goxoki trukea.
  • ORENDAIN. Gabon eguna
    • 09:00. Plazan elkartu. Kantu eskea. herriko gazteak kantu eskean ibiliko dira Orendaingo baserrietan eta herrigunean.
    • Ondoren. Bazkaria egingo dute Eltxo elkartean.
  • AMEZKETA. Kantari. Etxez etxe kantari ibiliko dira Zumadi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak.
    • 09:30. Ugartetik abiatuko dira, LH3-LH6.
    • 10:00. Amezketako eliz atzean elkartuko dira, HH2-LH2.
    • Ondoren. Hamaiketako Zazpitturri elkartean, Akelok guraso elkarteak antolatuta.
  • BERROBI. Gabonak kantari
    • 10:00. Gabonak kantari.
  • IRURA. Kantari
    • 10:00. Gabonak, herritik kantari. Euskal ohiturak eta Olentzeroren etorrera ospatuz kalera aterako dira Ikastolako kideak. Herritarrak ere gurekin abestera gonbidatu dituzte. Herrian zehar.
    • 12:00. 2025 egutegia: argazki lehiaketako sari-banaketa, San Migel plazan.
    • 12:30. Mari Domingiren etorrera, San Migel plazan.
    • 18:00. Herrian zehar, Olentzero, Mari Domingi eta lagunak.
  • TOLOSA. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
    • 10:30-13:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Gure Zirkuan.
    • 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, kalejira-Plaza Zaharra.
    • 12:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua, Zerkausian.
    • 19:30. Tolosako Udal Musika Bandaren kalejira, Gorriti plazatik abiatuta.
  • AMASA-VILLABONA. Kalejira
    • 11:00. Arroako plaza, Abesteko irrikaz!
    • 18:00. Otsabi. Olentzero, Mari Domingi eta basoko pertsonaiak ailegatuko dira. Ondoren. Ama Lurra plazan harrera egingo diete haurrei.
  • ALEGIA. Kantari
    • 11:00. Alegiako ikastetxeetako ikasleak kalean kantari.
    • 15:45. Txintxarri abesbatza kultur elkarteak antolaturiko Gabon Kantu Eske herrikoia, Larraitz auzotik.
    • 18:30. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, eskolatik abiatuta.
  • ASTEASU. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
    • 11:45. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
  • ELDUAIN. Gabon eskea
    • 14:30. Gabon eskea plazatik hasita.
  • BELAUNTZA. Olentzero eguna
    • 15:00. Herrian zehar kantuan ariko dira. Eliza atariaren inguruan bilduko dira kantuan ateratzeko.
    • 18:30. Olentzerok ekarritako opariak banatuko dituzte.
  • ZIZURKIL. Olentzero. Otaño eta Zubimusuko ikasleek, Elbarrenako kaleak alaituko dituzte. Mendigaineko ikasle eta gurasoek Ergoiena, herrigunea, Burrusti eta Berastegi alaituko dituzte. Ongi etorria Olentzero eta Mari Domingiri. Joxe Arregi plazara hurbilduko dira, 17:30etik aurrera, herriko umeekin egotera.
  • IBARRA. Gabon gaua
    • 18:15. Jaitsiera Argindegitik. (Euria eginez gero, Plazako aterpean elkartuko dira).
    • 18:30. Alurren eskutik dantzak.
    • 18:50-20:00. Olentzerok eta Mari Domingik harrera egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!