Erakusketa egingo dute Amezketako argazki zaharrekin

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Ostegunean, hilaren 19an, aurkeztuko dute erakusketa, 18:00etan, Pernando Amezketarra kultur etxean. Garai bateko irudiak jarriko dituzte ikusgai.

Ostegunean argazki zaharren erakusketa aurkeztuko dute Amezketako Pernando Amezketarra kultur etxean. 18:00etan hasiko da ekitaldia eta proiektuaren berri eman eta bideo bat jarriko dute ikusgai. Horren ondotik, argazki erakusketa ikusgai egongo da kultur etxean bertan.

Udaletik azaldu dute irudietan ikus daitekeela «gure gurasoek eta aurrekoek sakonki bizitako erlijiosotasuna». Herriko talde bat urtebete darama argazki zaharrak biltzen eta erakusketa da la horren emaitza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!