Larrondon ganadua larreratzeko izena emateko epea zabalik

Ataria 2024ko abenduaren 11

Larre irekieraren unea, joan den maiatzean, Larraitzen. A. IMAZ

Dagoeneko zabalik dago epea eta abenduaren 31a izango da horretarako azken eguna. Behiak, ahuntzak eta ardiak 2025eko maiatzaren 1etik 2026ko martxoaren 31era bitarte larreratuko dira.

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea Larrondo larrean ganadua larreratzeko; eta horretarako azken eguna abenduaren 31a izango da. Izen-ematea Amezketako udaletxeko bulegoan egin beharko da eta, aurten lehen aldiz, telematikoki ere egin ahal izango da.

Larreratzeko epeak ezberdinak izango dira ganadu motaren arabera: behiak, ahuntzak eta ardiak 2025eko maiatzaren 1etik 2026ko martxoaren 31era bitarte larreratuko dira. Behorrak eta zaldiak, berriz, 2025ko urriaren 12tik 2026ko martxoaren 31era bitartean.

Ganaduagatik ordaindu beharreko prezioa eta informazio osagarria argitaratu du Amezketako Udalak eta eskuragarri dago web orrialdean ere.

Horrez gain, hainbat ohar ere egin ditu Amezketako Udalak: batetik, ahuntzen kasuan, izena eman behar denerako derrigorrezkoa izango da Gestio Plana aurkeztea; bestetik, ohartarazi dute Larrondora ezin dela ganadurik eraman Enirio-Aralarko larreetara igo aurretik, hau da, Enirio-Aralarko larreetara zuzenean eraman behar dela ganadua. Bukatzeko, berriz, landatutako landare gazteak eta itxiturak errespetatzeko eskatu du beste behin herriko udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!