Haurrentzako eta nerabeentzako jarduerak antolatu dituzte Gabonetarako

Ataria 2024ko abenduaren 11

Gabon eguna amezketan, artxiboko irudia. I. SAIZAR

Jardueretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Dagoeneko zabalik dago epea eta abenduaren 13, ostirala, izango da horretarako azken eguna.

Amezketako Udalak Gabonetarako hainbat jarduera antolatu ditu haurrentzat eta nerabeentzat Gazteria zerbitzuarekin elkarlanean. Parte-hartzea bultzatzeko eta oporraldiak «giro atseginean» igarotzeko aukera eskaintzea izan dute helburu, eta jarduera guztiak abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean egingo dituzte.

2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat bost jarduera prestatu dituzte guztira, horien artean, zentzumenen jolasa, pintxo lehiaketa eta argazkien markoak egiteko tailerra. 12 urtetik 18ra bitarteko nerabeentzat, berriz, beste bost proposamen antolatu dituzte, besteak beste, ihes gela Zumaian, afaria San Martingo parkean eta irteera Iruñeako Salting-era.

Jarduera guztiak eta izena emateko informazioa eskuragarri, Amezketako Udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!