Jolastokia hobetzeko lanak egingo dituzte

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Lurreko «akatsak eta arazoak» konponduko dituzte lan horiekin; helburuak dira eskolako azpiegitura hobetzea eta ikasleek jolaslekuan «segurtasun eta erosotasun» handiagoa izatea.

Datozen asteetan Zumadi eskolako jolastokian (futbol zelaian eta inguruan) hobekuntza-lanak egingo dira, zoruan dauden «akatsak eta arazoak» konpontzeko. Lan horiek eginda, helburu dute eskolako azpiegiturak hobetzea eta ikasleek jolastokian «segurtasun eta erosotasun» handiagoa izatea.

Lanek, guztira, 41.000 euroko kostua izango dute, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza baten bitartez, 25.000 euro jaso dituzte proiektua gauzatzeko. Lanek irauten duten bitartean Amezketako Udaletik «pazientzia eta ulermena» eskatu dizkiote eskolako komunitateari.


Zumadiko jolaslekuko zoruaren hondatutako zati bat. AMEZKETAKO UDALA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!