Denetariko postuak izan dira Amezketako plazan

Leyre Carrasco 2024ko azaroaren 17a

Azoka egin dute goizean Amezketan, eta denera 33 postu izan dira.

Giro ederra sortu da Amezketako plazaren bueltan, izan ere, azoka eguna izan dute gaurkoan. Hain justu, 33 postuk osatu dute aurtengo azoka, eta denetariko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da bertan. Herritako zein inguruko nekazari eta artisauen produktuez gain, gastronomia postuak ere izan dira frontoi zaharrean. Esaterako, taloak edota Amezketako mondejua dastatzeko aukera izan da, besteak beste.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!