Hilerriko pareta konpontzen hasiko dira

Ataria 2024ko azaroaren 6a

Hilerriko pareta, pitzatuta. AMEZKETAKO UDALA

Hilerriaren behealdeko pareta bat mugitu egin dela-eta, egonkortzeko «premiazko» lanak egingo dituzte.

Amezketako hilerriko behealdeko pareta bat konpontzen hasiko dira, mugitu egin dela-eta. Udaletik azaldu dutenez, «ia osorik» mugitu da pareta eta hainbat pitzadura ditu zenbait gunetan. Egonkortasuna bermatzeko «premiazko» lanak egingo dituzte, eta «denbora bat» iraungo dutela jakinarazi dute.

Udaletik barkamena eskatu dute sor daitezkeen eragozpenen aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!