Ura moztuko dute, bihar, Amezketako zenbait gunetan

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Bihar goizetik eguerdira moztuko dute ura zenbait gunetan, zehazki, 09:00etatik 12:00etara.

Amezketako Udalak jakinarazi du bihar –azaroaren 6an– 09:00etatik 12:00etara uraren hornidura moztuko dutela herriko zenbait gunetan. Zehazki honako lekuetan nabarituko dute: Alegiako bideko 4., 6., 7. eta 9. zenbakietan; eta Zubillaga, Ola zein Ugarte auzoetan.

Udalak azaldu du Gipuzkoako Urak-etik jaso duela abisua, eta iraupena «ustezkoa» dela aipatu dute: «Gerta daiteke pentsatu baino lehenago bukatzea, kasu horretan, abisurik gabe ura emango dute. Bestalde, luzatzen bada, Uraren Telefonoan (943 00 22 22) mozketaren berri izango duzue. Mozketa dela-eta presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezke».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!