Erretiratuen eguna ospatuko dute azaroaren 11n

Ataria 2024ko urriaren 31

Azaroaren 11n, San Martin egunez, erretiratuen eguna ospatuko dute Amezketan. Azaroaren 4an zabalduko da izena emateko epea, eta hilaren 7a izango da horretarako azken eguna.

Azaroaren 11n erretiratuen eguna ospatuko dute Amezketan, San Martin eguna dela-eta. 60 urtetik gorako herritarrei bideratutako jarduerak izango dira: 12:00etan meza izango dute San Martinen eta eguraldi txarra egingo balu, Zazpiturri elkartean egingo lukete; eta, mezaren ondoren, salda eta pintxoak banatuko dituzte. Geroago, 14:00etan, Txindoki jatetxean bazkalduko dute eta bertsolariek zein trikitilariek girotuko dute otordua.

Bazkarirako txartelak aurretik hartu beharko dira udaletxean, eta 35 euroan egongo dira salgai. Azaroaren 4an zabalduko da izena emateko epea, eta hilaren 7a izango da horretarako azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!