Zabalik dago erretiratuen bidaian izena emateko epea

Ataria 2024ko urriaren 16a

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta etzi (urriaren 18an) izango da horretarako azken eguna.

Urriaren 24an Lakarrera eta Garesera (Nafarroa) irteera antolatu du Amezketako Udalak erretiratuentzat eta pentsiodunentzat. Egun horretan 9:00tan abiatuko dira Abaltzisketako bidegurutzetik, gero Ergonen jasoko dute jendea eta, azkenik, Ugarten geratuko da autobusa.

Lehenengo geldialdia Lakar herriko (Nafarroa) Lezaun bodegan izango da eta, hamaiketakoa egin ondoren, bisita gidatua egingo dugu upategian. Gero, Garesko Zubi erretegian bazkalduko dute. Antolatzaileek gehitu dute Garesen piper garaia dela, eta arratsaldean bertan jartzen dituzten postuak libreki bisitatzeko denbora izango dutela.

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta etzi (urriaren 18a) izango da horretarako azken eguna. Izen-ematea udaletxean egin beharko da, eta informazio guztia eskuragarri dago Amezketako Udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!