Jendetza Amezketako mondeju eta ardo azokan

Ataria 2024ko urriaren 12a

Herriko plazan egitekoa zen hasiera batean azoka, baina eguraldiari beldur, pilotalekura eraman dute jaia. Jende ugari bildu da bertan, herritarrek eginiko mondejuak dastatzera.

Mondeju eta Ardo Azoka goizean hasi da, Joseba Erasoren omenezko III. Artzain Txakur Erakustaldiarekin. Azokak ateak zabaldu dituenean, Mondeju photocall-a, umeen txokoa eta herriko ekoizleen gunea ere martxan jarri dira. Mondejuekin batera, Loidi eta Lizeaga baserriko ardi gisatua eta Oteiza Goikoa gazta dastatzeko aukera izan da Amezketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!