Amezketako azokan postua eskatzeko epea zabalik dago

Ataria 2024ko urriaren 11

Iazko azokaren une bat. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

Azaroaren 17an egingo dute azoka, eta azaroaren 8a izango da azken eguna postua jartzeko baimena eskatzeko.

Azaroaren 17an egingo dute Amezketan herriko eta eskualdeko artisau eta janari azoka. Azken urteetan bezala, bertako produktuak saltzeko aukera izateaz gain, denetariko erakustaldiak ere izango dituzte, besteak beste, animaliekin, artisauekin, lanerako tresnekin eta garai bateko tresna bereziekin. 

Dagoeneko eskatu daiteke bertan postua jartzeko baimena, eta azaroaren 8a izango da horretarako azken eguna. Udalak azaldu du azoka egiteko eremuan postu guztiak sartuko ez balira, berak erabakiko duela zein postu jarriko diren, eta lehentasuna emango dietela nekazal eta abere ekoizleei. 

Baimena eskatzeko informazio guztia eskuragarri dago Amezketako Udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!