Herri kirol erakustaldia egin dute Ugarten

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 6a

Maddi Gesalaga, Goizeder Abendibar eta Mikel Lopetegi 'Urra' aritu dira harria jasotzen, eta aizkoran, berriz, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño izan dira.

Ugarteko jaietako azken eguna ari dira ospatzen. Txakolin dastaketarekin abiatu dute gaurko eguna, Jon Ostolaza eta Rakel Pujanaren trikiti doinuek alaituta. Arratsaldean, berriz, herri kirolen txanda izan da. Maddi Gesalaga, Goizeder Abendibar eta Mikel Lopetegi Urra harria jasotzen aritu dira, eta aizkoran, berriz, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño izan dira. Eguraldia alde izan ez badute ere, herritar ugari bildu da erakustaldiaren bueltan. Ondoren, ingurutxoa egin dute.

Aurtengo jaiak amaitzeko, sagardo dastaketa egingo dute 20:30etatik aurrera. Ondoren, Jon Ostolaza eta Rakel Pujanaren trikitilarien txanda izango da berriro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!