Denetik, denentzat

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko urriaren 5a

Amezketako Ugarte auzoan atzo hasi ziren Errosarioko amaren jaiak eta, bihar iluntzera bitarte, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango da. Gaur, adin guztietako auzotarrentzako jarduerak egiten ari dira.

Amezketako Ugarte auzoan asteburuan ari dira ospatzen Errosarioko amaren jaiak. Atzo, suziriarekin batera kanpaiak jo eta buruhandiak atera zituzten, festei hasiera emateko. Ondoren, trikiti poteoa eta herri afaria izan zituzten. Gauean, berriz, erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin; atsedenaldian, toka txapelketa egin zuten.

Gaur, egun osoan zehar, adin guztietako auzotarrentzako jarduerak egiten ari dira, besteak beste, haurrentzako puzgarriak, zaldian ibilalditxoak eta Keparen oroimenezko II. Mus Txapelketa. Azken horretan, zortzi bikotek eman dute izena aurten. Iluntzean, zahagi-ardoa egingo dute eta, ondoren, erromeria bi bikoterekin: Ansorregi-Larrañaga eta Laja Bi-Lutxurdio.

Festen azken eguna (bihar) izango da egun handia. Meza nagusia, pintxo eta txakolin dastaketa trikitilariek alaituta, herri kirol erakustaldia, ingurutxoa eta sagardo dastaketa.

Hemen gaurko eta biharko egitaraua:

  • Larunbata, urriak 5
    • 17:30. Txokolate jatea bizkotxoekin.
    • 21:00. Zahagi-ardoa.
    • 22:30. Ansorregi-Larrañaga eta Laja Bi-Lutxurdio erromeria.
  • Igandea, urriak 6
    • 11:00. Meza nagusia.
      • Jarraian. Txakolin dastatzea eta pintxoak, plazan, Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin.
    • 18:00. Herri kirolak.
      • Harria jasotzen: Maddi Gesalaga, Goizeder Abendibar eta Mikel Lopetegi Urra.
      • Aizkoran: Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño.
    • Ondoren. Ingurutxoa.
    • 20:30. Sagardo dastatzea eta Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!