Mondejua nola egin ikasten aritu dira

Ataria 2024ko irailaren 30a

Amezketako Pello Zabala gunean elkartu dira elkartu dira hogei bat lagun, mondejuak nola egin ikasteko. Mondeju&Ardo azokaren aurreko ekitaldi moduan antolatu dute.

Atzo mondejuak nola egiten diren ikasten aritu ziren 20 bat lagun Amezketako Pello Zabala gunean. Pausoz pauso irakatsi zieten nola egiten diren jakiak eta baita momentuan hainbat prestatu ere.

Urriaren 12an Mondeju&Ardo azoka egingo dute Amezketan, eta haren aurreko ekitaldi moduan antolatu dute mondejuak nola egin ikasteko saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!