Moxala, ospakizunaren erdigune

Ataria 2024ko irailaren 14a

Lehenengoz egin dute Muxal Festa Gastronomikoa Amezketan; moxal haragiarekin egindako hainbat plater dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Moxalaren festa gastronomikoa ari dira ospatzen Amezketan. Sei bat postu jarri dituzte eskualdeko zenbait ekoizlek zein sukaldarik herriko plazan, eta nola solasean, hala hausnarrean aritu dira haragi horrek dituen onuren inguruan. 

Solasaldia amaitutakoan moxal haragiarekin egindako hainbat plater dastatzeko aukera izan dute bertaratu diren herritarrek, eta Bidenabar taldea aritu da festa girotzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!