Herriko trafikoan zenbait eragozpen sortuko dituzte Errekalde kaleko saneamendu lanek

Ataria 2024ko irailaren 3a

Aste honetan hasi dira lanak eta, guztira, sei aste irautea aurreikusten dute. Hiru epetan gauzatuko dute obra.

Dagoeneko hasi dira saneamendu lanak Amezketako Errekalde kalean eta eragina izango dute inguruko trafikoan. Obrak hilabete eta erdi irautea aurreikusten dute eta hiru epetan gauzatuko dute Sasturain taberna eta Bixente aterpearen tartetik hasi eta Pello Zabala gunera joateko zubira bitarteko errepide zatian.

Epe horietan Errekalde kalekoek, kotxez, San Bartolome elizaren ondoko sarreratik sartu beharko dute. Kotxeez gain, kamioiren batek sartu behar izanez gero Jaizubia enpresakoei aurrez jakinarazi beharko zaie eta behin-behineko pasabidea antolatuko lukete.

Fase horien ondoren, berriz, Pello Zabala gunearen inguruko herritarrak (Urzabal auzokoak) Sasturain tabernaren ingurutik sartu beharko dira; eta, geroago, hoditeriaren lanak aurrera doazen heinean, baita Txindoki jatetxearen ingurukoak ere.

Amezketako Udaletik «pazientzia» eskatu dute eragozpenek irauten duten bitartean, eta nabarmendu «guztien onerako» izango dela lanen emaitza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!