Urkolaparte auzoko bidea konpondu dute

Ataria 2024ko irailaren 2a

Ezkolborro baserrira doan bidea, konponduta. AMEZKETAKO UDALA

Lanean aritu dira euriteek egindako kalteak konpontzeko eta auzotarren irisgarritasuna bermatzeko.

Amezketako Udalak amaitu ditu Urkolaparte auzoan, Ezkolborro baserrira doan bidearen konpontzeko lanak. Obraren helburua izan da euriteek hondatu zuten bidea hobetzea eta auzokoen irisgarritasuna bermatzea.

Udaletik azaldu dute «aurrerantzean» herriko beste bideak ere konpontzen jarraituko dutela «herritarren beharrak asetzeko eta herria hobetzen jarraitzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!