Altuna III-Rezusta Donostia Hiria Torneoko txapeldunak

Ataria 2024ko abuztuaren 31

Atano III.a pilotalekuan, atzo, sari banaketaren unea. 'Aspepelota.com'

22-15 garaitu dituzte Laso eta Imaz Atano III.ean jokatutako finalean; amezketarra txapelketako pilotari onena izendatu dute.

Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikoteak irabazi du Donostia Hiria Txapelketa. 22-15 irabazi zieten atzo jokatutako finalean Laso eta Imazi. Amezketarra, gainera, txapelketako pilotari onena izendatu zuten.

Partida hasieratik gorriak nagusi izan dira, 8-1 aurreratuz. Urdinak 8-7koarekin tanto bakarrera iritsi diren arren, ezin izan dute markagailua berdindu. 15-9ra joan dira gorriak, eta urdinek ez dute amore eman, 18-12an jarriz markagailua. Azkenean, baina, gorriak izan dira 22ra iritsi direnak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!