Jokin Altuna Aste Nagusia Torneoko txapeldunorde izan da

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 26a

Jokin Altuna Aste Nagusia Torneoko txapeldunorde. BAIKO PILOTA

Amezketarrak Martijarekin bikotea osatuz, 22-20 galdu zuten Laso-Imaz bikoaren aurka Bilboko Aste Nagusia Torneoko finalean.

Bilboko Aste Nagusia Torneoa jokatu duen eskualdeko pilotari bakarra izan da Jokin Altuna. Finalerdietan Elordi-Zabaleta 22-8 menderatu bazituzten ere, atzokoan ezin izan zuten Baiko enpresako bikotea garaitu. Partidako lehen unetik Laso eta Imaz nagusi izan ziren kantxa barruan, eta bigarren atsedenaldira markagailuan 18-11 aurretik iritsi baziren ere, Altuna III.a eta Martijak susperraldia izan eta birritan tanto bakarrera jartzea lortu zuten. Azkenean, 22-20ko emaitzarekin Laso-Imaz dira aurtengo Aste Nagusia Torneoko txapeldun berriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!