Amezketako jaiak 2024

Amezketarrak, paella onenaren bila

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 25a

Amezketarrek sukaldari lanak egiten igaro dute goiza. 11 taldek hartu dute parte Paella Lehiaketan, eta epaimahairen iritziz, Rakel, Iraitz, Intza eta Haitzart izan dira paella prestatzen abilenak.

Amezketako San Bartolome jaien azken eguna da gaurkoa, eta herritarrek sukalderako dituzten dohainak proban jartzen igaro dute goiza. Paella onena prestatzea helburu izanik, 11 taldek parte hartu dute lehiaketan, Larrunarri pilotalekuan giro paregabea ezarriz.

Behin paellak prestatuta, 14:30ean eman du epaimahaiak bere berediktua. Rakel, Iraitz, Intza eta Haitzart izan dira paella prestatzen abilenak, bigarren postuan geratu diren Mendiko, Nerea eta Enekoren aurretik. Hirugarren postuan Azkena eta etxea kuadrillako neskak izan dira.

Arratsaldean hasi eta goizeko ordu txikiak arte, dituzten indar apurrak xahutuko dituzte amezketarrek. IV. Amezketako Futbol Sala txapelketa jokatuko da Zumadin 16:30ean eta 2:00etan berriz, Fan&Go taldea izango da aurtengo San Bartolome jaiei itxiera emateaz arduratuko direnak.

Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!