Amezketako jaiak 2024

Nazabal, Ibarluzea eta Egiguren Amezketako Buruz Buruko txapeldun berriak

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 25a

Amezketako Txapeldunen Buruz Buruko Txapelketaren finalak jokatu ziren atzo Amezketako Larrunarri pilotalekuan.

Kadeteen finalarekin hasi zen Amezketako jaialdia. Bertan; Nazabal Larraundarra eta Etxaniz azkoitiarra neurtu ziren nor baino nor, eta Nazabalek 22-11 menderatu zuen Etxaniz.

Bigarren partidan, promesen mailan, Ibarluzea eta Lizeagak jokatu zuten. Lizeaga partida guztian aurretik joan bazen ere, Lapke klubeko pilotaria den Ibarluzea urretxuarrak markagailua irauli eta 22-18ko emaitzarekin irabazi zuen finala.

Hirugarren eta azken partida, elite mailakoa, Egiguren eta Igoaren artekoa izan zen. Egiguren azpeitiarra 22-21 nagusitu zen Igoaren aurka. Partida honetan ere, azpeitiarrak markagailua irauli behar izan zuen txapela irabazteko, izan ere, 17-21 joan bai zen markagailuan atzetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!