Amezketako jaiak 2024

Giro ederreko txakolin dastaketa

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 24a

San Bartolome eguna ari dira ospatzen Amezketan ere, eta herriko haur eta gaztetxoek herri kirol saioa burutu ondoren; txakolin dastaketaz gozatzeko aukera izan dute helduek.

Amezketako jaien hirugarren egunean, San Bartolome eguna da gaurkoa. Kuadrillen eguna eta umeen eguna igarota, amezketarrek festan jarraitzeko asmoekin jarraitzen dutela erakutsi dute. Meza nagusia eta herriko gaztetxoen herri kirol saioaren ondoren, txakolin dastaketarekin burutu dituzte goizeko ekitaldiak Amezketan, eta bero egiten duenez, herritarrek gogotik edan dute txakolina herriko plazan.

Arratsaldean, txakolin dastaketari lekukoa, Amezketako Buruz Buruko Txapeldunen finalak hartuko dio. Gauean berriz, Bide Batez taldearekin dantzaldia egingo da plazan.

Biharko egitaraua

  • 12:00. Herri kirolak, plazan. Aizkoran: Aratz Mugerza eta Julen Gabirondo.
    Harri-jasotzen: Maddi Gesalaga, Lierni Osa eta Naroa Arruti.
  • Jarraian. Paella lehiaketa.
  • 14:30. Paella lehiaketako sari banaketa.
  • 16:30. IV. Amezketako Futbol Sala txapelketako finala, Zumadin.
  • 18:00. Bixente Gorostidi, Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano, Agin Laburu eta Onintza Enbeitia bertsolariak. Gai Jartzailea: Imanol Artola Arretxe felix.
  • 20:30. Sagardo dastaketa, plazan.
  • 23:00. Fan&Go taldearekin erromeria plazan.
  • 01:00. Elbiaren entierroa, plazan.
  • Ondoren. Bingoa eta Akelok guraso elkartearen aldeko zozketa.
  • 02:00. Fan&Go taldearekin erromeria plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!