Muxal festa gastronomikoa Amezketako plazan

Ataria 2024ko abuztuaren 22a

Sei postu, tertulia eta musika izango dira, irailaren 14an.

Amezketako Udalak eta Aralareko Amezketako Loidi baserriak antolatuta, Muxal festa gastronomikoa egingo dute Amezketan, irailaren 14an. Baserria ta Amezketa elikadura baino gehiago lelopean, jan-edana, tertulia eta musika izango dira ekimeneko osagaiak.

Amezketako plazan sei postu gastronomiko jarriko dituzte: Pello Zabala gunea, Ama, Aralareko, Bertakoteka, Zidernaut eta Balerdipeko Erleak. 18:00etan zabalduko dute festa, eta 18:15ean hasita tertulia egingo dute ondorengoen artean: Javi (Ama jatetxea), Uxue (Aralareko), Inaxio (Balerdipeko) eta Txarli (Zidernaut). Ondoren, 19:00etan hasita, musika izango da protagonista. Hain justu, Bidenabar taldearen kontzertu akustikoa izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!