Amezketako jaiak 2024

Festa giroa Kuadrilla Egunean

Ataria 2024ko abuztuaren 22a

Herrian zehar poteoan aritu eta gero, bazkaltzeko elkartu dira frontoian 300 herritar inguru, giro ederrean.

Elbiaren jaitsiera bihar gauean izango da bada ere, gaur ekin diete amezketarrek sanbartolome jaiei. Hain justu, XI. Kuadrilla Egunarekin hasi dituzte festak.

Pilota partidak izan dira goizean, eta eguerdian hasita eta trikiti doinuek alaituta, poteoan aritu dira herritarrak. Bazkaltzera joan aurretik plazan elkartu dira kuadrilla guztiak argazkia egiteko, eta ondoren frontoira sartu dira bazkari legea egiteko. 300 herritar inguru elkartu dira bazkaltzeko.

Bazkalostean jokupoteoan ariko dira herrian zehar, eta gauean zahagisagardoa izango da, 20:30etik aurrera. 22:15ean argazki muntaiaren emanaldia ikusteko aukera izango da, eta 23:00etatik aurrera erromeria izango da, Itzal taldearekin. Bingoa ere egingo dute tartean, eta goizaldera arte musika jartzeaz DJ Naza arduratuko da.

Hemen igandera bitarteko egitaraua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!