Final-laurdenen fasean daude murgilduta Amezketako txapelketan

Ataria 2024ko uztailaren 25a

Iazko txapelketaren sari banaketa.

Amezketako Txapeldunen Buruz Buruko XXXIV. Txapelketa aurrera doa, eta final-laurdenetako fasean sartuta dago.

Aurreko asteburuan, lehenengo bi jardunaldiak jokatu ziren eta dagoeneko finalerdietan izango diren hainbat pilotari ezagutzen dira. Kadete mailan, Nazabalek 22-8 irabazi zion Landari, eta Aldazek 22-18 Elolari. Promesen mailan, Ibarluzeak 22-2 irabazi zion Leoneti, eta Etxeberriak 22-12 Muruari. Elite mailan, Irribarriak 22-15 irabazi zion Astizi, eta Etxanizek 21-22 I. Amianori.

Asteburu honetan final-laurdenetako beste bi jardunaldiak jokatuko dira. Ostiralean, hilak 26, 21:30ean, kadete mailan, Alberdi eta Telletxea ariko dira elkarren aurka; promesetan, Lizeaga eta Aranbarri; eta elite mailan, Altuna eta Txoperena. Larunbatean, hilak 27, 21:30ean, kadetetan Paraguayo eta Etxaniz ariko dira, promesetan Rekalde eta Sarasibar, eta elite mailan Alduntzin eta Igoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!