Martxan da Amezketako IV. Areto futbol txapelketa

Ataria 2024ko ekainaren 17a

Guztira, hamar taldek eman dute izena lehiaketan; eskualdeko bost herritatik eman dute izena, eta Nafarroakoa da beste talde bat.

Dagoeneko martxan da Amezketako IV. Areto futbol txapelketa. Joan den ostiralean hasi ziren norgehiagokak eta partida bakarra jokatu zuten. Aurrerantzean, ordea, ostiralero lau partida jokatuko dituzte 16:00etatik 20:00etara.

Guztira, hamar talde arituko dira lehian. Eskualdean, Amezketatik Alegiatik, Berastegitik, Ibarratik eta Tolosatik eman dute izena taldeek, eta badira Betelukoak (Nafarroa) ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, talderen batek egokitu zaion orduan jokatzeko arazorik izango balu, aurrez abisatuta, aukera izango luke aldaketaren bat adosteko eta horren berri Gazte taldearen Instagrameko orrian emango lukete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!