Ostiralean amaituko da epea udako eskaintzan izena emateko

Ataria 2024ko ekainaren 11

Jarduerak ekainaren 26tik uztailaren 18ra egingo dituzte eta mota askotakoak izango dira.

Amezketako Udalak aurten ere nerabeentzako hainbat jarduera antolatu ditu ekainean eta uztailean, eta datorren ostirala (ekainaren 14a) izango da azken eguna eskaintza horretan izena emateko. Udaletik nabarmendu dute ez dutela onartuko epez kanpoko izen-ematerik, eta hori gauzatzeko beharrezkoa dela ordaintzea.

Izena emateko udalaren web orrialdeko inskripzio-fitxa bete eta, diruarekin batera, Gaztelekuan entregatu beharko da. Gaiaren inguruan gurasoek zalantzarik izango balute, Gazteria saileko 688 711 675 telefono zenbakira deitzeko aholkatu du udalak.

Jarduerak ekainaren 26tik uztailaren 18ra egingo dituzte eta mota askotakoak izango dira, besteak beste, mendira irteerak, denetariko tailerrak eta nerabeek antolatutako ihes gela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!