Ostiralean egingo dute udaleku irekietako guraso bilera

Ataria 2024ko ekainaren 10a

Gurasoentzat, ostiral honetan (ekainaren 14an) egingo dute udaleku irekietako bilera. Amezketako kultur etxeko aretoan izango da, 17:00etan.

Ostiralean egingo dute udaleku irekietako bilera gurasoentzat. Herriko kultur etxeko aretoan izango da bilera, eta 17:00etan hasiko da. Lan taldea aurkeztu eta udalekuen nondik norakoak azalduko dituzte, eta gurasoek aukera izango dute euren seme-alaben taldea zein begiralea ezagutzeko.

Antolatzaileek azaldu dute bilerara bertaratzeko arazoak izanez gero, harremanetan jartzeko amezketaludoteka@gmail.com helbide elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!