Ekainaren 19an Gasteizera joango dira Amezketako adinekoak

Ataria 2024ko ekainaren 5a

Amezketako adinekoentzat antolatu du irteera herriko udalak; bihartik, ekainaren 6tik, 13ra eman ahal izango dute izena.

Ekainaren 19an Gasteizera irteera antolatu du Amezketako Udalak herriko adinekoentzat. Bihar, ekainaren 6an, zabalduko da izena emateko epea eta horretarako azken eguna datorren asteko osteguna, hilaren 13a, izango da.

Autobusa 9:00etan abiatuko da eta 10:30ean geldialdia egingo dute Gasteizko Armentia auzoan, mokadua jateko. 12:00etan, berriz, bisita gidatua egingo dute Gasteizko katedralean eta bazkaria Artium museoko Cube jatetxean izango da, 14:30ean. Arratsaldean, berriz, denbora librea izango dute parte hartzaileek, kasurako, Artium museoa bisitatzeko. Itzultzeko autobusa Gasteiztik 19:00ak aldera abiatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Irteerak 35 euroko kostua izango du eta 60 urtetik gorako herritarrek lehentasuna izango dute izena emateko garaian. Autobusa beteko ez balitz, gainerako herritarrek ere aukera izango lukete irteerara joateko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!