Altuna III VS Laso _ Buruz Buruko Finala 2024

Bilbora bidean dira Altunaren zaleak

Leyre Carrasco 2024ko ekainaren 2a

Amezketako Udalak antolatutako lehen autobusa 10:00etan irten da Beartzana aparkalekutik, eta bigarrena, berriz, 15:00etan irtengo da leku beretik.

Egun handia da gaurkoa amezketarrentzat. Izan ere, Jokin Altunak buruz buruko bere bosgarren finala jokatu du, Unai Laso aurrez aurre duela. Horretarako, Amezketako Udalak finala ikustera joateko autobusak antolatu ditu. 10:00etan zuten lehen hitzordua amezketarrek Bertzanako aparkalekuan, eta dagoeneko abitu dira Bilbora. Altunaren zale ugarik lehen autobusa bete dute, eta ilusioa galdu gabe gogoz abiatu dira Bilbora.

Bigarren autobusa 15:00etan irtengo da leku beretik eta finala amaitutakoan abiatuko dira bi autobusak Amezketarantz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!