Altuna III VS Laso _ Buruz Buruko Finala 2024

Udalak autobusa antolatu du Jokin Altunaren finala ikustera joateko

Ataria 2024ko maiatzaren 28a

Igandean, ekainak 2, jokatuko du Jokin Altunak buruz buruko bere bosgarren finala Unai Laso aurrez aurre duela.

Amezketako Udalak autobusak antolatu ditu finala ikustera joateko eta asteazkena, maiatzak 29, izango da izena emateko azken eguna. Herriko tabernetan daude zerrendak. Autobus bat 10:00etan aterako da Beartzanako aparkalekutik eta bestea 15:00etan leku beretik. Goizeko autobuserako, 25 pertsona baina gutxiagok izena ematen badute, ez da autobusa irtengo. Finala amaitutakoan abiatuko dira bi autobusak Amezketarantz. 7 euro ordaindu beharko da pertsonako autobusera igotzerakoan eta dirua justu eramateko eskatu dute udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!