Eragozpenak Amezketako paper fabrikaren pareko errepidean

Ataria 2024ko maiatzaren 3a

Semaforo bidez txandakatuta pasa beharko dute ibilgailuek Amezketako paper fabrikaren parean, ur saneamenduan egiten ari diren lanak direla medio.

Amezketako Aralar paper fabrikaren parean uraren saneamendu sarean lanak egiten ari direla-eta, errepidean semaforoz txandakatuta pasa beharko dute ibilgailuek.

Udaletik azaldu dutenez lanek «ahalik eta eragozpen gutxien» eragin dezaten ahalegintzen ari dira eta, horregatik, eskolako eta papertegi barruko eremuak udako hilabeteetan egin nahi dituzte, umeen oporraldia eta paper fabrikaren itxiera aprobetxatuz.

Herritarrei «pazientzia» eskatu diete: «Herriarentzat garrantzitsuak diren egokitzapen lan hauek denei eragiten dizkigute eragozpenak, baina egin beharreko hobekuntzak direnez, pazientzia eskatzen dizuegu herritar guztiei».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!