Elordi jubilatuen elkartea sortu dute

Ataria 2024ko apirilaren 23a

Hainbat bazkide elkartu dira eta ikasturtea antolatzekotan dira orain; horretarako, herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete elkartekideek.

Elordi jubilatuen elkartea sortu dute Amezketan, bertako kideen hitzetan, «aurrerapausotxo bat gehiago» herritarren «antolaketan eta saretze prozesuan». Udaleko idazkariak lagundu die estatutuak Eusko Jaurlaritzara bidaltzen eta, dagoeneko, jaso dute oniritzia.

Orain aurtengo ikasturtea antolatzea dagokie, eta elkarteari «bizia ematea». Horretarako elkartean parte hartzeko deia egin dute: «Bazkide kopuru polita elkartu gara, baina herrian askoz gehiago garenez, izena ematera animatu nahi zaituztegu, denon artean guztiontzat interesgarriak diren ekintzak antolatzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!