Aurten ere San Martin parkeko etxolan taberna zerbitzua eskaini nahi du Amezketako Udalak. Eremu publikoa izanik, zerbitzua lehiaketara atera dute, eta interesa duenak baldintzak kontsultatu ditzake hemen klik eginez.
Zalantzak argitzeko udalera deitu beharko da. Proposamena aurkezteko azken eguna apirilaren 19a izango da.