Apirilaren 5etik aurrera ordaindu ahal izango da ibilgailuen gaineko zerga

Ataria 2024ko martxoaren 26a

Apirilaren 5etik maiatzaren 31era ordaindu ahal izango da 2024. urteari dagokion ibilgailuen gaineko zerga.

Amezketan datorren asteko ostiraletik (apirilaren 5etik) aurrera ordaindu ahal izango da 2024. urteari dagokion ibilgailuen gaineko zerga. Ordainketa helbideratuta dutenei egun horretan kobratuko diete zerga kontu korrontetik. Helbideratu gabe dutenek, berriz, maiatzaren 31a baino lehen egin beharko dute ordainketa. Amezketako Udaletik adierazi dute epe hori gaindituta ordainketa ez bada egiten, zerga %20ko errekarguarekin kobratuko dutela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!