Telefono berria dute Amezketako gizarte-zerbitzuek

Ataria 2024ko martxoaren 14a

Orain arte, herritarrek udaleko telefono nagusira deitu behar zuten gizarte-zerbitzuekin hitz egiteko. Bada, hemendik aurrera zenbaki propioa izango dute.

Amezketako Udaleko gizarte-zerbitzuek telefono zenbaki berria izango dute hemendik aurrera: 943 055 999. Orain arte, herritarrek udaleko telefono nagusira deitu behar zuten gizarte-zerbitzuekin hitz egiteko, eta deia pasatzen zieten zerbitzuko administrariari edo gizarte-langileari. Orain, berriz, telefono berrira deituta zerbitzuko bi udal langileek zuzenean artatuko dituzte.

Bide beretik, gizarte-zerbitzuetako ordutegia gogorarazi du udalak:

  • Astelehena: 12:30-14:30
  • Asteartea: asteazkena eta osteguna: 8:30-14:30

Bestalde, aurrez aurreko hitzordua izateko aurretiaz zita hartu behar dela telefono berrira deituta edo udaletxera bertaratuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!